XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta badirudi, gainera, honen kontzientzia izan duela: jendearen larrupean hainitz animale (87,1.533) esan bait du baserriko eztarri zahar batek, gero.

Ganadua etxeko beste pertsona bat gehiago zela uste izateko, ulerbide ugari eskeini dugu.

Jakin, ordea, ez dakigu zergatik euskal hileta-ritoetan ikuiluko abere bizi horiek, eta horietxek bakarrik hain zuzen, azaltzen diren.

Ez dakigu Euskal Herrian zeren zeinu ote ziren negu / uda rito eta sineskerak, etxe / kobazulo usteak eta beste; baina gauza bat dago garbi: euskelduna gizartean inor eta ezer bazenik jakin nahi duenak baserritarraren abereganako lokarri bihotzbera hau kontuan hartu beharko duela.

Festa giro, lan giro, nahiz hileta giroari ganaduak eskeintzen die-eta ulerbide sakona; eta afektuzko lokarri horri jarraituaz, ulert genezake nola baserritarra bera kultura barnean plazaratzen den, zein esperientziez baliatzen den, zerbait izatera irixteko.

Euskal Herriaz ari naiz ni, baina beste inguruko lurraldeetan ere gure herrian ia orain guti arte iraun duen egoera antzekorik bazegoelakoan nago (*) Hau idatzi eta gero, Maria Cátedra antropologoaren Asturias-etako Brañas deritzaten mendi-jendeen ikerketa etnografikoa irakurri ahal izan dut () eta esaten ari naizena indartu egiten da.

Vaqueiro mendi-gizarte horrek behiarengan atxematen omen du bere kultur-lekurik aproposena: .